ARGAZKI ERREPORTAJEA
El Mejunje, aniztasunaren habia Kuban
El Mejunje, guztion etxea bezala ezaguna Kuban, sektore ahulenak eta sexu-aniztasuna gizarteratzeko helburuarekin sortu zen. Hasiera batean, lagun eta intelektualen bilera-gune soil gisa antolatu eta ireki zena, gaur egun zentro kultural garrantzitsu bilakatu da. Santa Clara hiriko erdigunean kokatua, aurten 40 urte beteko ditu Kubako kultura eta aniztasunaren erreferente izaten.