#ASKATASUNAFREE LEHIAKETA

7k-ko editore grafikoaren aukeraketa

Iritsitako ehunka argazkietatik bakarra hautatzea kosta egin zaio Conny Beyreutherri, «bakoitzak istorio bat duelako atzean», aitortu digunez. 7k-ko editore grafikoak, azkenean, Tamara Gorrizek Kios uhartean askatasunari so dirudien haur errefuxiatu bati ateratako irudiaren alde egin du, eta aukeraketaren arrazoiak eskatu dizkiogunean hau esan digu: «Ez da iritsi zaizkigunen artean kalitate handiena duena, baina gaiak (Kios uharteko Souda izeneko errefuxiatuen kanpamentuan ateratakoak) interes berezia du: gaurkotasuna du, hunkigarria da eta, batez ere, oso erakargarria egin zait argazkiaren protagonistekiko erakusten duen errespetua».