IRUDITAN

Kulunkan, 117 metrora

Bertigoa duzu? Bada, orduan, hobe Vienan (Austria) dagoen Prater Turn kulunkara gerturatzen ez bazara, behetik ikuste hutsak eragiten duelako zirrara. 117 metroko altueran egiten dute «hegan» bisitariek, eta irudian ikusten den moduan, ausartzen denak hiria bistaratzeko egundoko ikusmira du.

Larri samar batzuk, eskuak astinduaz, eta lasai antzean beste batzuk, irudian ikusten dena ez da Prater jolastokian dagoen atrakzio bakarra eta horietako askok bisitariak txorien pare jartzen dituzte.