#NIEREBANAIZ

Musikari segika Frankfurtera

Iñakik eta Ainhoak Frankfurteko Romerberg plazan ateratako argazki ederra bidali dute: «Gerrak suntsitu gabe utzitako eraikin gutxien artean XV. mendeko plazatxoa. Leku polita, xarmagarria eta abenduan, gabonetako azokaren epeltasunean, bizia eta koloretsua benetan», kontatu digute. Izan ere, ez da bikoteak lekua bisitatzen duen lehen aldia. Oraingoan, asteburu luzea igarotzera bertaratu dira Rammstein taldeak eskaintzen zuen kontzertua aitzakiatzat hartuta eta gurekin akordatu dira: «#nierebaNAIZ honek presente behar zuen, noski, gu ere izan bait GARA».