23 FEB. 2020 estanpak Lurraren odola Piton de la Fournaise sumendiak (Reunion uhartea) ez du loak hartuko duen zantzurik. Aitzitik, azken hogei urteetan bere ahotik, edo tximiniatik, oka egiten duen hogeigarren aldia da honakoa. Munduko sumendien artean aktiboenetakoa da 2.632 metroko garaieraraino iristen den hau eta pasa den otsailaren 10ean zabaldu zituen begiak, ireki zuen ahoa, lehenengo aldiz 2020. urte honetan. Indiako Ozeanoan iltzatutako begi gorri honek ez du momentuz isilean geratzeko asmo handirik erakusten. Lur azpian, barruan, odolak bor-bor jarraitzen duen erakusle argia da.