7K - zazpika astekaria
IRUDITAN

Zain

Argazkia: Juni Kriswanto | AFP

«Gaur ez zaitut ikusi, ez didazu deitu, eta orduak zurekin bezala eman ditut»... Deabruak Teilatuetan. Indonesiako Surabaya hiriburuan hartuta dago goiko irudia. Platano mota desberdinez jositako saltokian bezeroen zain dago emakume saltzailea. Lehengaia nork erosiko dion zain, beste egitekorik gabe, hirira ekarritakoa norbaitek etxeratuko duen esperoan.

Nekez ikus ditzakegu Euskal Herriko merkatuetan platanoz, ananaz eta bestelako fruitu exotikoz gaineztatutako saltokiak. Gureak, baserritarrek ondutako produktuen agertokiak dira.

Erreparatzeko modukoa, haien lana eta egindakoagatik jasotzen duten diru kopurua. Galtzen den arte ez omen du norberak daukana baloratzen. Ez ote zaigu antzeko zeozer gertatuko datozen urteetan, gure kaleetan erosteari uztea baldin bada dagoeneko joera nagusia? Denda txikiak, ekoizle apalak, gertuko produktuak... Zenbaterainoko balioa dute egiazki baserrietatik azoketarako edo harategietarako zuzenean ekoizten duten baserritar eta abeltzainen lanek? Esnezale eta marmiten ate-jotzeak apenas entzuten dira dagoeneko, sardina zaharren usainak utzi dio kaleak perfumatzeari. Nago ez garela urrun ibiliko datozen urteetan kantu berberaren beste atal hau abestetik: «Gaur maitasunaz eta heriotzaz hitz egin dugu, eta tximeleta eri bat gelan sartu zaigu». Zain ditzagun.