ESTANPAK

Fikziotik zelaira

Argazkia: Loic Venance | AFP
Argazkia: Loic Venance | AFP

Harry Potterren fantasiazko sagarako sortu zen quidditch delako kirola. Erratz gainean egiteko jolas bat zen pantaila aurrean edo liburuetako orrialde artean ikusi edo irudikatzen zen hura. Orain, ordea, fikziotik zelaira egin du jauzi. Eta lurrean ere erratz gainean jokatzen dira kirol honetako partidak. Zazpi jokalari talde banatan, erratza hanka artean jarrita, laukizuzen itxurako zelai batean gainean. Ez dute hegan egiten, baina gustuko duten kirolean aritzeak hegoak ematen dizkie. Potterrek eta potterkideek egin bezala, errealitatera egokitutako joko honen helburua snitch deritzan pilota ehizatzean datza. Tenisean jokatzeko erabiltzen diren piloten antza duen altxorra snitch jokalari neutral batek darama soinean eta hura eskuratzean iritsiko da amaierara partida. Sorginkerietan aritzea beharrezko izango ote jokatzeko?