05 JUN. 2022 EstanpaK «Lorarte» Argazkia: Daniel Leal | AFP Lore. Lore tarte. Tarteko lore. Lorategi. Lorezain. Lore sorta. Loratu. Loreztatu. Loreak bota. Loreak jaso. Lore-baratze. Lore-begi. Lore-bilgarri. Lore-buru. Loredi. Loregintza. Lore-hauts. Lore-hosto. Lore-joko. Lore-kusku. Loreontzi. Lore-orratz. Lore-sail. Lorezil. Lorezti... Eta “lorarte”? Azalpen gutxi behar dute goiko irudiek, hitzekin egin daitezkeen jokoak adina aukera ematen dutelako loreek haien erabilpenean. Loreekin egindako artea dela esan daiteke, neurri handi batean sorkuntzak direlako lerrook inguratzen dituzten argazkiek erakusten dutena. Fragantzia berezia izango ote dute?