17 JUL. 2022 IRITZIA Betiko taberna amagoia mujika Barraren kanpoaldean ez da inor ikusten, baina bada norbait. «Baso bat ur». «Hara gure neskatoa, laster iritsiko zara buruarekin barrara». Lehen aulkitxoan etortzen zen aitona-amonekin goizetan, kafesnea hartzera. Beti bi gailetatxo txikiarentzat. Lanetik bueltan beti hartzen du tragoa betiko tokian. Eskatu gabe zerbitzatzen diote «betikoa». Eta egunen batean huts egiten badu, hurrengo egunean galdetzen diote ea atzo zer, ea dena ondo ote dagoen. Eta astelehenetan, ea asteburua zer moduz. Eta tarteka ea ama zer moduz. «Egun on». «Egun on, bai guapa dagoela gaur gure Maritxu, gero eta guapago». «Zu bai txotxoloa». Eta konturatzerako kafea dauka parean Maritxuk, eskatu gabe, berak gustuko duen puntu justuan. Azkenaldian, han eta hemen ixten ari diren «betiko» tabernen berri iritsi zait. Eta betiko bezeroek nolako maitasunez agurtu dituzten ikusi dut bideo bidez. Kantuak, besarkadak, negarrak. Kasuren batean, taberna dagoen eraikina bota egingo dutela-eta, bezeroak tabernaren parteak ari dira etxeratzen; aulkiren bat, azuleju pare bat, barrako garagardoaren iturria... Pandemian tabernak itxita egon dira tarte batzuetan. Mugatuta beste batzuetan. Horrek zeresana eman du, batzuentzat desastre bat zelako eta besteentzat gehiegizkoa zelako batzuentzat desastre bat izatea. «Ez al dakigu tabernarik gabe aisialdiaz gozatzen?», mahai gainean jarri zen galdera. Inongo kontsumoren apologia egiteko asmorik gabe, tabernek –bereziko auzo eta herrietako tabernek– funtzio sozial garrantzitsua daukatela iruditzen zait. Betiko tabernaren bueltan ibiltzeak, auzora josten zaitu, espero gabeko elkarrizketak ematen dizkizu, inguruan kokatzen zaitu. Oxford Unibertsitateak egindako ikerketa bat ere badago horren inguruan. Horren arabera, betiko tabernan zerbait hartzeak mesede egiten dio kohesio sozialari. Ikertzaileek ondorioztatu dutenez, «betiko taberna» bat duten herritarrek, maiztasunez taberna bat bisitatzen dutenek, sozialki konprometituagoak izateko joera daukate, pozago daude eta komunitateko beste kideengan konfiantza handiagoa daukate. Kontrara, ikertzaileek behatu zuten konfiantzako tabernarik gabeko pertsonen gizarte sareak eskasagoak zirela eta inguruko komunitatearekin konpromiso txikiagoa sentitzen zutela. Ikerketa horren arabera, «betiko taberna» horren bueltan ibiltzeak pertsonen gizarteko harremanetan eragin zuzena dauka, auzoko edo herriko komunitatearekin konpromisoa areagotzen lagundu dezake eta, ondorioz, bizitzako asetasun eta zoriontasun mailan mesede egin dezake. «Zer izango da, betikoa?». Sin ��nimo de hacer apolog��a de ning��n consumo, me parece que los bares -barrios y bares especiales- tienen una funci��n social importante. Deambular por el bar de siempre, te cose al barrio, te da entrevistas inesperadas, te sit��a alrededor