31 DIC. 2022 herria, hizkuntzaren alde Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Korrika! Argazkia: Jon Urbe| FOKU Euskararen aldeko bultzadak hauspo berritua jaso du amaitzear den urte honetan. Alde batetik, Euskal Herria zeharkatu zuen Korrikak gure hizkuntzaren aldeko aldarria zabaldu zuen lau haizetara, oilo-ipurdia azalean islatuz eta eskuz esku doan lekukoak irudikatzen duen giza-kate emozional horri bide askea emanez. Azken ekinbidea urtearen azkenetan bizi izan dugu, Euskaraldia eta bere ikur diren txapak itzuli baitira belarri prest zein ahobizi izan daitezkeen herritarren papar-hegaletara.