27 AGO. 2023 IRITZIA Erlijioaren pisua Amagoia Mujika Umetako zorion festak atseginez gogoratzen ditut. Patata frijituak freskagarrian bustita; aitonak belarritik tira egiteko goraino igotzen gintuen, hankak lurretik altxa arte; lehengusuak lastotxoari sudurretik ematen zion zurrutada... Kaotiko samarra dena. Zorionak abestu, kandelak itzali, desioa eskatu... eta baretasun une arraro horretan, izeba batek beti abesti bera ekartzen zuen mahaira: «Feliz, feliz en tu día, angelito que dios te bendiga...». Izebaren zelebrekeriak grazia egiten zigun eta disimuluan barre egiten genuen. Igual ez genekien seguru zer ziren “angelito”, “Dios” eta “bendiga”, baina usaina hartzen genien. Izebak hori kantatzen zuenean, auzolotsa sentitzen genuen. Orain, hogeita hamabost urte geroago, gure txikien urtebetetze jaietan badugu kanta zerrenda propioa; lagun batek egindako bertsoa gure etxeko zorion ereserki bihurtu da, eta baditugu beste bizpahiru bertso, segidan kantatzen ditugunak denok batera Gure errituala da. Baina amaieran, erdi txantxa erdi malenkoniatsu, beti sortzen da «feliz, feliz en tu día...». Eta anai-arrebok barre egiten dugu, haurrak ginenean egiten genuen bezala, konplizitatez. Etxeko txikienak harrituta geratzen dira, ez dute ezer ulertzen. Haiek ez diote usainik hartzen “angelito”, “Dios” eta “bendiga” horiei. Ez dute katekesia ezagutu, ez igandetako meza. Elizara apenas sartu diren. Eta aitaren egitea, futbolari batzuek zelaira sartzean suerte ona izateko egiten duten jolasa da haientzat. Gure seme-alabak erlijiorik gabe hezten saiatu garen arren, segur aski ez dugu lortu. Kristautasunak daukan pisua eta presentzia ezin dira egun batetik bestera erantzi, ezta belaunaldi batetik bestera ere. Kasik konturatu gabe sartu ziguten umetan, eta arrastoa hor dago. Aurrekoan hileta batean egon nintzen eta harrituta geratu nintzen; Elizan kantatzen diren abesti eta errezo gehienak buruz dakizkit oraindik, hor barruan ditut. Ez nituen abestu, baina nire buruarekin amorratuta egon nintzen. Zertarako eta zergatik gogoratu elizako abesti eta errezoak? Nahiago nuke nire memoriaren zati hori beste zerbaitetarako baliatu. Erlijioa ez zaigu beti parean eta nabarmen agertzen. Erdi lasai bizi gaitezke erlijiotik askatu garela sentituz, santuen izenak dituzten herriko jaietan edota santutegiak agindutako jai egunetan. Baina hortik aldagela batean “Padre Nuestro” errezatzera bada koska bat. Auzolotsa sentiarazten digun izeba izan da Athletic futbol taldea. El peso que tiene el cristiandad no se puede quitar de un día para otro, ni de una generación para otra. Nos lo metieron sin darnos cuenta de niños y la huella está ahí. El otro día estuve en un entierro y me quedé sorprendida; todavía me sé de memoria la mayoría de las canciones y rezos que se cantan en la Iglesia, los tengo ahí dentro.