7K - zazpika astekaria
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Albaniako azken trenak


Komunismoaren garaian garraio nagusia trena zen albaniar gehienentzat; gaur egun, ordea, desagertzear dago. Abentura bat bilakatu da trenez bidaiatzea. Berrogei bagoi herdoildu besterik ez dauzkate, gehienak 1960ko hamarkadan eraikiak. Hauek garraiatzeko, hogeita hamar urteko ibilbidea duten bederatzi tren-makina txekoslovakiar. Istripurik gerta ez dadin, tren-gidariak 35 km orduko abiaduran gidatzen du. Paisaiaz gozatzeko leihotik bururik ez ateratzea gomendatzen dute, gertatutako ezbeharrak ez baitira gutxi izan.