Alex Txikon
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Manasluko neguari begira

Argiztatutako dendak, elurra kontrolpean edukitzeko zaintza lanak ere egin behar izan baitzituen espedizioak.
Argiztatutako dendak, elurra kontrolpean edukitzeko zaintza lanak ere egin behar izan baitzituen espedizioak. (Alex Txikon)

Alex Txikonen hirugarren liburua da «Manaslu neguan» (Sua argitaletxea). Manaslu (8.163 metro) negu astronomikoan, oxigenorik gabe eta estilo alpinistan igotzearen balentria jasotzen du bertan -2023ko urtarrilaren 6an egin zuen tontorra, baina egindako hiru saiakerak biltzen dira liburuan- . Bizipen horietatik hartutako irudiekin osatu da hurrengo orrialdeetan datorren argazki erreportaje eder bezain ikusgarria.


Kanpamentu nagusia, eta eskuinean, Everest.

Tende xerpa, kanpamentu nagusirako bidean.

Samagaon herrian (3.530 m) hartutako irudia, non herria bera eta bertako jendea izugarriak baitira.

Atseden unea, Manasluko Pinakuluaren oinetan.

Eskailera erabili zuten uneetako bat, errimaia handi baten aurrean.

Alex Txikon Manasluko elur jauzira heldu baino apur bat lehentxeago. Eskailerak behar dituzte errimaiak gainditzeko.