7K - zazpika astekaria
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Spa saio bat Michelangeloren «David»-entzat

(Tiziana Fabi AFP)

«David», Michelangeloren maisulana, zikindu egiten da eta noizean behin garbiketa prozesu baten beharra du. Joan den otsailean Florentziako Akademiaren Galerian eman diote falta zuen garbitua. Tentu eta talentu handiz zaharberritzaileek egiten duten lana da, bi hilabetean behin gauzatzen dutena.

Zehatz-mehatz eta tentu handiz egin beharrekoa da zaharberritzailearen lana. Izan ere, marmolez egindako koloso honek lau metro baino gehiagoko altuera du eta hautsa zentimetroz zentimetro kentu behar da.