Jon Urzelai Garrido - Salto Training
KIROLA

Entrenamendua, molekuletatik gizakiraino

(Getty)

Indar eta erresistentzia entrenamenduak askotariko egokitzapenak eragiten dituzte. Indar entrenamenduak, eskuarki, muskulu masa eta indarra handitzen ditu. Aitzitik, erresistentzia entrenamenduaren eraginez, oxigeno kontsumoa handitu egiten da, baita egokitzapen metabolikoak ere, ariketa fisikoa egiteko ahalmen handiagoa izanik.

Kirol askotan errendimendua hobetzeko indar zein erresistentziaren entrenamenduaren konbinazio egokia behar da, baina egoera batzuetan, hau aldi berean gertatzen denean, indarraren garapenean interferentzia potentziala gertatzen da, hau bateraezina izanik.

Molekula mailari dagokionez, badirudi han dagoela entrenamendu konkurrentean indarra garatzeak duen interferentziaren azalpen bat; argi dago, orain, ariketa egiteko modu desberdinek zelula barneko seinaleztapen mekanismo antagonikoak eragiten dituztela, eta mekanismo horiek, era berean, eragin negatiboa izan dezaketela muskuluak entrenamendu partikular horren egokitze-erantzunean. Hau da, erresistentzia entrenamenduaren bitartez AMPK (Activated Protein Kinase) aktibatzeak proteina sintesi-makineriaren aurkako seinaleztapena inhibi dezake, mTOR (Mammalian Target of Rapamycin) eta haren helburuak norabide berean inhibituz. Ondorioz, AMPK-aren aktibatzeak mTOR-aren aktibazioa gutxitzen du.

Honela, erresistentziako entrenamendu batek (AMPK) indar lanaren sesioaren (mTOR) efektua murriztu lezake. Hau ekiditeko, bi sesioak ahalik eta gehien bereiztea izango litzake gomendagarriena. Erresistentzia ondorengo saio batean 3 ordu behar dira AMPK bere mailara itzuli ahal izateko. Era berean, sesioak sortu duen neke muskularra murrizteko 6 ordu behar dira.

Honenbestez, egun batean bi sesio ezberdin sartu beharko bagenitu, hau da, indar eta erresistentzia lana, lehenik eta behin, indar lana burutzea izango litzake gomendagarriagoa, honek ez baitu erresistentziako lanean interferentziarik sortuko.