23 JUN. 2024 ARGAZKI ERREPORTAJEA Aram, emakume transexuala izatearen borroka Iranen Aram ispiluaren aurrean makillatzen. Jendearen begiradak eta irainak jasan behar izaten ditu honegatik; emakumea balitz, zapia eraman beharko lukeelako, eta gizonezkoa balitz, ezingo lukeelako makillatuta irten. (Ura Iturralde) Aramek 25 urte ditu, aitona-amonekin eta gaixorik dagoen amarekin bizi da. Emakume transexuala da, ez du ebakuntzarik egin nahi eta behin eta berriz egin dio uko prozesuari. «Ni emakumea naiz jada, ez diot inori ezer frogatu behar», dio. Erabaki honek ara (Ura Iturralde) Aram bere lagunekin Teherango kafetegi batean. Irango Errepublikan guztiz galarazita dago alkohola edatea. (Ura Iturralde) Genital maskulinoekin jaio arren, Aram beti izan da emakumea. Txiki-txikitatik jabetu zen. Ezkerreko irudian, ume bat besterik ez zenean, soineko eta peluka batekin ageri da. Eta artista sen handia du Aramek. Moda diseinua ikasten hasia da, bere ametsa Mi (Ura Iturralde) Hainbeste tristuraren artean beti izaten dira alaitasun uneak: Aramek dio, egoera gogorra den arren, beti mantenduko duela itxaropena: «Nik uste dut duela urte batzuk egoera okerragoa zela –dio–, gaur egun internetekin jendeak irakurri egiten du eta uler (Ura Iturralde) Teherango metroan, emakumeentzat soilik jarritako bagoia. (Ura Iturralde) Aramek ez du metroan bidaiatu nahi, ez dakielako zein bagoietan sartu: emakumeen bagoian ala mistoan. (Ura Iturralde) Bietan sentitzen da gaizki; beraz, merkea denez, taxian bidaiatzeko hautua hartu du. (Ura Iturralde) Ura Iturralde Irango Errepublika Islamiarrean, transexualitatea gaixotasun gisa onartuta dago. Sexu aldaketari dagokionez, ebakuntza gehien egiten den herrialdea da, Thailandiaren atzetik, eta Gobernuak berak ordaintzen du gastuaren zati bat. Baina arazo bat dago: sexu aldaketa prozesua jarraitu nahi ez duten transexual asko operazio-gelatik pasatzera behartuta sentitzen dira gizartearen barnean legez onartuak izateko. Gure protagonista Aram deitzen da.