05 ENE. 2025 ARGAZKI ERREPORTAJEA Moko fineko arrantzaleak Martin arrantzale pintoa. (Juan Luis Mugertza) Juan Luis Mugertza Laurogeita hamar bat martin arrantzale espezie ezagutzen dira munduan, Afrikan, Asian eta Australian hedatuta. Europan espezie bakarra dago, martin arrantzale arrunta. 1990eko hamarraldira arte, hegazti hauek guztiak «Alcedinidae» familian sailkatuta zeuden, baina gaur egun hiru familia desberdinetan banatzen dira: «Alcedinidae», «Halcyonidae» eta «Cerylidae». Martin arrantzale senegaldarra. Martin arrantzale pigmeo amerikarra. Martin arrantzale pigmeo. Martin arrantzale paparzuria. Martin arrantzale marraduna. Martin arrantzale malakita. Martin arrantzale erraldoi afrikarrak. Martin arrantzale burugrisa. Martin arrantzale bularrurdina. Martin arrantzale arrunta. Martin arrantzaleek habitat aniztasun handia hartzen dute. Asko uraren inguruan arrantzan aritzen badira ere, munduko espezieen erdia baino gehiago basoetan eta zuhaiztietan izaten dira, eta ez dute arrantzatzen. «Halcyonidae» familiakoak, adibidez, ehizatzen dituzten intsektu eta ornogabe txikiez elikatzen dira. Alabaina, denei esaten zaie martin arrantzale. Taldeko espezierik txikiena Kongoko martin pigmeoa da, eta handiena martin erraldoi afrikarra. Gehienen lumajea distiratsua da, eta kolore bizikoa. Buru handia, buztan laburra eta moko luze zorrotza izan ohi dituzte. Denek ezpata itxurako moko luzeak dituzte, baina arrainak harrapatzen dituztenek moko luzeagoa eta estuagoa dute. Lurreko harrapakinak ehizatzen dituztenek, aldiz, laburragoa eta zabalagoa. Euskal Herrian urte osoan ikusten dira martin arrantzale arruntak, baina neguan populazioa handitu egiten da. Sasoi honetan horietako batzuek kostaldera jotzen dute, eta hondartza bazterreko harkaitzetan eta portuetan aurki daitezke.