Bidaiari

Surfari buruzko zazpi estreinaldi, dibertsioa eta emozioa Bilbao Surf Film Festivalean

Otsailaren 23tik 27ra surfari buruzko zinemaren festibalik garrantzitsuena bueltan egongo da Bilbon, inaugurazioa salbu, Getxon egingo dena. Euren protagonistek aurkeztutako 21 film lehiakide, gonbidatutako 10 pelikula, eta jarduera ezberdinak antolatu dituzte.

Jaialdiaren antolatzaileak eta parte-hartzaileak, aurkezpenean.
Jaialdiaren antolatzaileak eta parte-hartzaileak, aurkezpenean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival bueltan da Bilbon, surfari buruzko zinema onenarekin, nobedadeak, ingurumena eta inklusioarekin lotutako kirol-jarduera solidarioz betea.

Aurtengo edizioaren nobedade azpimagarrienetariko bat Getxoko inaugurazioa da. Lehen aldiz, otsailaren 23an, asteazkena, ekitaldia Muxikebarrin egingo da. Inaugurazioan zehar sail ofizialeko lehen saioko pelikulak proiektatuko dira eta Euskal Herriko surf munduko mitoen lanak ikusi ahal izango dira, horietatik zazpi mundu-estreinaldiak direlarik.

Honetaz gain, surfaren industria, zinema eta kiroleko pertsona ospetsuen lanak, K sariak, Music Library sariak, edo ItsasMuseoari (azken hiru urteotan festibalaren egoitza nagusia izandakoa) dohaintza moduan emango zaion pertsonalizatutako surf taula bezalako nobedadeak ezagutzeko aukera egongo da ere.

Inaugurazioaren egunean goizeko 1130etatik aurrera mahai-ingurua ospatuko da GetxoLanen, ikus-entzunezkoen euskal industriako profesionalekin, hala nola Jon Aspuru, Edu Bartolome, Kepa Acero, Arrate Arana, Alex García (Marmoka Films), Itziar García (‘Cholitas’ eta ‘Pura Vida’ filmetako ekoizlea) eta Getxo Expresseko ordezkariekin, besteak beste. Kultura-industriaren barrutik esperientziak eta ikuspuntuak partekatzeko esparru interesgarria.

Sail ofiziala

Edizio honetan, surfari buruzko 21 pelikula lehiatuko dira, eta gonbidatutako beste 10 film. Lehiatuko diren pelikulek gai anitzak jorratzen dituzte. Adibidez, abentura eta bidaiei buruzko atalean, Kepa Aceroren ‘Arcadia y Diario de África’; Mikel Sarasolaren ‘Jöttun, Miguel Egiraun, Natxo Gonzalez, Kepa Acero eta Aritz aranbururen ‘La isla de los tigres; Julie eta Vincent Kardasik-en ‘Le Cercle’, Pierre Rollet, olatu handiko surflariari buruzko filma; edo Jon Aspururen eta Natxo Gonzalez ‘Reels’ bezalako filmak aurkituko ditugu.

Beste pelikula askok ardatz ezberdinak hartzen dituzte. Esaterako, natura eta ingurumen kontzientziazioa (‘Chasing pellets’, edo ‘Primitive’) edo emakumeen balioa eta lortutako aurrerapausuak (‘Anotes’s Ark’, ‘By Women’, ‘Skate kitchen’) edo oztopen gainditzea (Aitor Francesen Gallo surflari itsuari buruzko ‘Viviendo en sueños’). Era berean, Albert Falzon-en ‘Morning of the Earth 50 anniversary’ –historiako surfari buruzko pelikula onenetariko bat– bezalako klasikoez gozatzeko aukera egongo da.