Ekaingo haitzuloen aurkikuntzaren urteurrenean, bisita aproposa
Ekainaren 16a egun egokia da Zestoa bisitatzeko, Ekain haitzuloko labar-pintura garrantzitsuen aurkikuntzaren 54. urteurrena ospatuko baita. 700 metroko lasterketa antolatu da, Sastarrain haranetik haitzuloaren sarreraraino.
Urteurrena ospatzeko antolatutako igoeran 24 gaztek hartuko dute parte eta 200 metroko desnibela izango du. Ekainberri kudeatzen duen enpresak (jatorrizko kobaren erreplika) eta Zestoako Agiro mendi klubak antolatu dute.
Era berean, urteurrena ospatzeko, 1969ko –aurkikuntzaren urtea– prentsa albiste originalak bildu dira. Eta baita bi aurkitzaileen (Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal) argazki historikoa eta bideoan egindako elkarrizketa bat ere.
Ekaingo kobazuloak Europako labar-artearen bilduma onenetako bat du, Historiaurreko artistek Paleolitoan margotutako iraganerako leihoa dena. Leiho horren bidez, egun ezagutu daitezke duela 14.000 urteko sinesmen eta bizimoduak.
Ekaingo haitzuloko pinturak bere horretan mantendu dira 1969an berraurkitu ziren arte. Urte hartan, haitzuloa hesi batekin itxi zuten, altxorrak balizko espoliazioen edo turismo masifikatuaren ondorioak ez jasateko.
Gaur egun, haitzuloak itxita jarraitzen du, baina interesa dutenek Magdaleniar altxorrez goza dezakete Ekainberriko erreplikan.
Adituen ustez, Ekain Frantziako eta Kantauriko haitzuloetako artearen “gailurra” da; zenbaitzuek, gainera, Altamirako (Kantabria) kobazuloen maila berean jartzen dute, zalantzarik gabe. Renaud Sanson aditu galiarraren ustez, adibidez, Lascauxeko haitzulo ospetsua Europako Historiaurreko “katedral gotikoa” bada, Zestoakoa “ermita erromaniko ederra” da.
Beraz, aukera paregabaea da Euskal Herriko txokorik interesgarrienetakoa bisitatzeko.