Bidaiari

Lanzaroten gameluz egindako ibilaldiak debekatu ditzatela eskatu dute

Urteetan Lanzaroteko erreferentzia turistikoak izan direnak, gamelu-ibilaldiak, berehala debekatzea eskatu die irlako agintariei Franz Weber Fundazioak, animalien ongizatean “gabezia handiak” sumatzen dituelako.

Ibilaldiak egiteko erabilitako gameluak.
Ibilaldiak egiteko erabilitako gameluak. (Getty Images)

Franz Weber Fundazioak, nazioarteko erakunde kontserbazionistak, gamelu-ibilaldiak –Lanzaroteko erreferentzia turistikoetako bat, zalantzarik gabe– debekatzea eskatu die agintariei, eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioari kexa bat aurkeztea aztertzen ari da, animalia horietako batzuek Timanfayako Parke Nazionalean jasotzen duten tratuagatik.

Egunotan, bideo bat zabaldu da sare sozialetan. Bideo horretan, gameluzain bat ikusten da dromedario oso gazte bati behin eta berriz kolpeka, gainean daraman turista zutik egon dadin. Gainean doanaren pisua oso handia da eta gameluak apenas mantendu daiteke erori gabe.

«Turista batek grabatu eta sare sozialetan biral bihurtu diren irudiek Lanzaroteren irudi txarra sortzen dute, ugaztunak turismorako soilik ustiatzen jarraitzeko ahaleginean ari den sektore minoritario baten jarreraren ondorioz», ohartarazi du GKEak.

«Gabezia handiak»

Franz Weber Fundazioak, 1975ean sortu zuen ingurumen-ekintzaile suitzar ospetsuaren izena duenak, duela bi urte ere salatu zuen Lanzaroteko gameluen ongizatean sumatzen zituen “gabezia handiak”. Albaitaritza-txosten sendo bat aurkeztu zuten, haien bizi-baldintzei buruzkoa, eta salatu zuten animaliek jasaten dituzten garraio-egun luzeak eta horren ondorioak.

Hala ere, hiru azken urteetan agintariek ez dute aintzakotzat hartu txostenak esandakoa eta, beraz, naturazaleek Kabildoari (Lanzarotekoa) eta inguruko udalei eskatu diete turisten garraio ludikoaren proposamen alternatiboen inguruan lan egin dezatela berehala. Beharrezkotzat jotzen dute programa bat osatzea enpresak hobetzeko eta lan baldintzak bermatzeko.