Bidaiari

Notre-Dame katedralaren inguruko erakusketa, Westminster abadian

Sute baten ondorioz 1019an suntsituta gelditu zen Notre-Dame katedralaren historia era berezian eskainzten duen erakusketa zabaldu dute Londresen. Paris, Washington, Montreal eta Dubain egon ondoren, Westminster abadian egongo da zabalik ekainaren 1era bitarte.

Erakusketaren irudia.
Erakusketaren irudia. (ADRIAN DENNIS | AFP)

Londresko Westminster abadian ‘Parisko Notre-Dame’ errealitate birtualeko erakusketa egongo da zabalik martxotik ekainera bitarte. 2019an suak hondatutako katedralaren historia jasotzen da bertan.

Zentzumen anitzeko esperientzian murgildurik (kanpaien soinua eta katedraleko organoaren musika entzun ahal izango ditu), bisitariak Parisko Notre-Dameren iraganera bidaiatuko du.

Eugène Viollet-le-Duc arkitektoak diseinatutako Notre-Dame-ko gailur enblematikoa 2019ko apirilaren 15eko erori zen sutearen ondorioz, baina guztiz berreraiki da.

Eraikinaren berreraikuntza proiektuaren arduradun Philippe Jost pozik agertu da proiektuaren aurrerapenarekin eta esan du, bildutako 846 milioi euroei esker, katedrala «hamar hilabetetan berriro ireki» ahal izango dela, aurreikusi bezala, 2024ko abenduaren 8an.

Aurreikuspenak betetzen ari dira

«Gure egutegia eta aurrekontua betetzen ari gara. Katedral barruko garbiketa guztiak nahiko aurreratuta ditugu. Bisitariak eta fededunak, nire ustez, harrituta geratuko dira hura berriro ikusten dutenean».

Haren ustez, Westminster Abbeyko erakusketak «gauza asko ikasteko aukera ematen digu Parisko Notre-Dameren historiari buruz: bere eraikuntzaz, historian zehar izan dituen eraldaketez, orain egiten ari diren lanetaz... Eta, gainera, era berezian erakusten du hori guztia. Bisitaria liluratuta geldituko omen da, benetan.

Dagoeneko Paris, Washington, Montreal eta Dubain egon da ikusgai eta, orain arte, 300.000 lagunek ikusi dute, Westminster Abadiako prentsa zerbitzuaren arabera. Londresen ekainaren 1era arte egongo da zabalik.