Bidaiari

Arabako Museoen Foru Sarea, ekitaldiz josita abenduan

Arabako Museoen Foru Sarea hamaika ekitaldiz jositako abendua prestatzen ari dela aurreratu du Arabako Diputazioak. Bisita gidatuak, Gabonetako lantegiak, karikatura historikoak, proiekzioak eta berreraikitze historikoak daude, besteak beste, ekitaldien zerrendan.

Fournier museoko irudia.
Fournier museoko irudia. (Raul BOGAJO)

Honako hauek dira Arabako Museoen Foru Sareak prestatutako jarduerak:

Bisita gidatuak: Arte Ederren Museoa, 12:00etan, abenduaren 6, 7, 8, 15, 21 eta 22an. Hitzordurik gabe, edukiera osatu arte.

Proiekzio dokumentala: Abenduaren 20an, 18:30ean, Bibat Museoan. ‘Amari’ proiekzioa, euskal mitologiari buruz. Euskarazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Hitzordurik gabe, edukiera osatu arte.

Gabonetako lantegiak: Foru Sareko museo guztietan, abenduaren 24an, 26an eta 27an, 11:00etatik 12:30era, 5-11 urteko haurrentzat. Izena emateko museo bakoitzaren telefonora deitu behar da.

Karikatura «historikoak». Abenduaren 28an, 12:00etatik 13:30era, Alex Fernández ilustratzaileak karikatura historikoak egingo ditu museoan. Hitzordurik gabe, edukiera osatu arte.

Iruña Veleiako jarduerak (hitzordurik gabe): Larunbata, hilak 14. 11:30ean, bisita gidatua. 13:00etan, berreraikitze historikoa. Igandea, hilak 15. 11:00etan, ibilbide gidatua naturatik. 13:00etan berreraikitze historikoa.

Berreraikitze historikoa

Bestalde, Cohors Prima Gallica elkarteak berreraikitze historikoa egingo du abenduaren 14an eta 15ean Iruña Veleian: ‘Erromatarren otorduak eta banketea edo convivium’. Asmoa da azaltzea nolakoa zen janaria Antzinako Erroman. Kanpainako soldaduentzat diseinatutako dietatik hasi eta patrizioen bankete konplexuetaraino –convivium–, non elkarrizketaren plazera afaria bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa zen, klase herrikoien elikadura arinetik igarota.