bidaiari - bidaia aldizkaria

Nafarroako festa gastronomikoak eta merkatuak, Ezkarozetik Lizarraino

Nafarroako Gobernuak hurrengo aste eta hilabeteetan zehar herrialdean izango diren festa gastronomikoen eta merkatuen zerrenda publikatu du, Ezkarozeko udaberriko merkatuan hasi eta Lizarrako tokiko produktuen Plazara merkatuan amaituz.

Lizarran, tokiko produktuen Plazara merkatua izango da Lizarrako Foruen Plazan. (NAFARROAKO GOBERNUA)

Zumezko saskitxoa, gazta pixka bat, txistor bat edo landare aromatiko batzuk... Merkatuei uko egin ezin dieten horietako bat al zara? Gustuko al duzu bisitatzen duzun tokiko artisau produkturik etxera eramatea, oroitzapen gisa?

Ekoizleei zuzenean erosiz gozatzen baduzu, Nafarroan barna aukera desberdinak izanen dituzu, bertatik bertara ezagutzeko lurraldearen berebiziko garrantzia islatzen duten ekoizpen-prozesuak. Zalantzarik gabe, modu onena da kalitate-bermea duten produktuak eskuratzeko preziorik onenean eta ingurumena errespetatuz.​​​ Hala, Nafarroako Gobernuak hurrengo hilabeteetako festa eta merkatu gastronomikoen zerrenda publikatu du.

Apirilaren 7an, 15:30etatik a 20:00ak arte, Ezkarozen udaberriko merkatua izango da, Pirinioko produktuez beteta. Hurrengo egunean, Lizarran, tokiko produktuen Plazara merkatua izango da Lizarrako Foruen Plazan. Maiatzari begira, hilaren 8an ere Plazara merkatua izango da Nafarroako hirian, eta baita ekainaren 3an eta 10ean ere.

Maiatzaren 6an, 9:30etatik 14:00ak arte, EKOmerkatuaz gozatzeko aukera egonen da Iruñeko Autobus Geltoki zaharrean, baita ekainare 3an ere, 09.00etatik 14:00 etara. Edizio berezia izango da bigarren urteurrenagatik.