bidaiari - bidaia aldizkaria

Chateaubriand-en hilobi ospetsua arriskuan, Saint-Maloko uharteko itsaslabarrean

Chateaubriand-en hilobi ospetsua arriskuan dago. Idazlearen hilobia, Saint-Maloko harresien aurrean haitz baten gainean eraikia, higaduraren mehatxupean dago, eta, ondorioz, Udalak diagnostiko bat eskatu du.

Saint-Maloko uharte bateko itsaslabarrean dago hilobia. (DAMIEN MEYER | AFP)

«Bidean gora nindoala, esan nuen hilobia ez zela bertan betiko geratuko». Chateaubriand idazldearen hilobia ikusi ondoren Véronique Callotek esandako esaldia da. Turista da eta baita erromantizismoaren aitzindariaren jarraitzaile sutsua ere. Hilobia leku estrategikoan kokatuta dago, Esmeralda kostaldeko eta korsikar hiriko olatuen gaineko bista zoragarria eskaintzen duelako.

Izan ere, jenderik gabeko Grand Béko uhartea hurbiletik aztertuz gero, bisitaria berehala konturatzen da granitozko zutabe bat ez dagoela ondo. Hilobia bertan dago eta soilik hurbil daiteke itsasbeheran, egunean ordu gutxi batzuetan.

Gero eta zailagoa

«Hilobiaren eskuinaldea itsaslabarraren ertzean dago gaur. Duela 15 edo 20 urte hilobia oinez ingura zitekeen». Beraz, egoera asko aldatu da Gilles Lurton 50 urteko alkatearen esanetan.

Michel Désir ere oso kezkatuta dago, Chateaubriand sozietateko administratzailea da. «Gaur egun, ezinezkoa zait hilobiaren atzealdera sartzea, gurutzean gari sorta eta basa-loreakuzteko. Uztailaren 4ko ohitura da, idazlearen heriotzaren urteurrena delako». «Orain dela bi urte –dio– kontuz baina pasa nintekeen. Iaz, berriz, hanka bat pasa nezakeen ateri helduta. Aurten, aldiz, atetik igo behar izan dut. Datorren urtean zer gertatuko da?», galdetu du.

Hilobiaren paretik, segurtasun kable batek babestuta dagoena, turista atzerritar asko pasatzen dira jakin gabe idazle frantses handienetako baten azken bizilekua dutela begien aurrean, ez baita inon azaltzen ez izenik ez datarik. Gurutze itzel batez koroatutako granitozko lauza anonimo bat baino ez da azaltzen hilobian.

“Mémoires d'outre-tombe” liburuaren egilea omentzen duen plaka bat baino ez da agertzen, honako hitz hauekin: «Idazle frantses handi batek hemen atseden hartu nahi zuen itsasoa eta haizea bakarrik entzuteko».

Hutsetik gertu

Erortzeko arriskua berehalakoa ez bada ere, Udalak, hilobiaren jabeak, azterketa bat egitea erabaki du. «Diagnostiko bat abiarazteko erabakia hartu dugu, eta, ondoren, Kultura Gaietarako Eskualde Zuzendaritzaren iritzia eskatuko dugu», azaldu du Gilles Lurtonek. Emaitzak 2024an ezagutu nabhi dutuzte.