10 MAY. 2024 Langraiz Oka, Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltariaren eszenatoki Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltaria Langraiz Okan izango da maiatzaren 9tik 11ra bitarte, Añanako Kuadrillako herrietako saltoki txikien produktu eta zerbitzuen eskaintzarekin. Eztia ere egongo da salgai. Bidaiari Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltariaren helburua da arabarrak sentsibilizatzea hurbileko negozio horietan kontsumitzeak komunitateari dakarzkion onurez. Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Añanako hamar establezimenduk baino gehiagok bere produktuak erakutsiko dituzte egunero larunbatera arte 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, Langriz Okako Agirre Lehendakarian plazan dagoen stand batean. Showroom formatuko azoka honetan parte hartuko duten saltokiak Langraiz Oka, Espejo, Berantevilla, Uribarri Gaubea eta Zuhatzu Kuartangokoak dira. Parte hartzen duten saltoki gehienak elikaduraren azpisektoreetakoak dira, hala nola ezti naturala, lekaleak, oliba olioa, autozerbitzuak eta artisau okindegiak. Arropa eta osagarrien dendak, farmaziak eta estankoak ere daude. Standa bisitatzen dutenek Añanako landa merkataritzako erosketa bonuen zozketetan parte hartu ahal izango dute. Azoka ibiltariak lurraldeko landa merkataritzak eskaintzen duen guztia erakutsiko die maiatzean eta ekainean arabarrei, landa saltokiak, haien produktuak eta zerbitzuak ikusaraziko ditu eta herritarrak landa merkataritzan kontsumitzeak dakartzan onurez sentsibilizatuko ditu. Hurrengo herriak Azoka ibiltaria pirilaren amaieran hasi zen, Gasteizen, eta ondoren Murgian (Gorbeialdea) egon zen. Langraiz Okaren ostean, Artziniega (Aiara, maiatzaren 16tik 18ra), Araia (Arabako Lautada, maiatzaren 23tik 25era), Santikurutze Kanpezu (Arabako Mendialdea, maiatzaren 30etik ekainaren 1era) eta Guardia (Arabako Errioxa, ekainaren 6tik 8ra) bisitatuko ditu azokak. Ekimena Arabako Landa Merkataritzari Laguntzeko Planaren barruan kokatzen da. Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatzen du plana, 5.000 biztanletik beherako udalerrietako saltokiei zuzenduta dago, eta armairu adimendunak instalatzea, prestakuntza eta digitalizazio planak, erosketa zentrala, marka sortzea eta sustapen ekintzak barne hartzen ditu.