14 OCT. 2024 Araba, Elikaduraren 17. Gizarte Topaketaren eszenatoki Elikaduraren Gizarte Topaketaren 17. edizioa egingo da urriaren 17tik 20ra, Gasteizko, Dulantziko eta Apilaizeko hainbat lekutan. Egitaraua hamaika ekitaldiz osatita dago. Besteak beste, bisitak, azokak eta tailerrak egingo dira. Gasteiztarrek elikadura jatorritik bertatik ezagutu dezatela nahi dute antolatzaileek. (Getty Images) Bidaiari Elikaduraren Gizarte Topaketaren 17. edizioaaren antolatzaileak dira Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegia, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila eta Euskadiko Hazien Sarea. Show Food Araba, Lautada Landa Garapen Elkartearen eta Abetxuko Ikastolaren laguntza izan dute. Antolatzaileen esanetan, ekitaldi honen bidez, gasteiztarrek elikadura jatorritik bertatik ezagutzea sustatu nahi dute. Horrela, landa eremuan lan egiten duten pertsonen funtsezko funtzioari balioa ematen lagundu nahi dute. Elikaduraren 17. Gizarte Topaketaren programa urriaren 17an hasiko da, Dulantziko Erausquyn Sukaldea nekazaritza eraldaketako probagunea bisitatuz, 11:00etan (parte hartzeko izena eman behar da). Arratsaldean, 18:30ean, baratzezaintza biointentsibo birsortzailearen bideragarritasun azterlan bat aurkeztuko da Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan. Bisitak eta tailerrak Ostiralean, hilaren 18an, Aleko nekazaritza test gunera bisita antolatu da, Monasterioguren, 11:00etatik aurrera (aldez aurretik izena eman behar dago). Elikaduraren Gizarte Topaketaren jardunaldi nagusia larunbatean izango da, urriaren 19an, eta egitarau zabala izango du: goizean, Basaldea Nekazaritza ekologikoko enpresen zentroan, Abetxukun, eta arratsaldean, Biodibertsitatearen XXV. Azoka Abetxuko Ikastolan. Hain zuzen, Basaldean, bertako produktuen azoka, hazi sareen erakusketa eta abereen trakzioarekin egindako laborantzako erakusketa egingo dira 11:00etatik aurrera. Gainera, hazitegiaren proiektuetara bisita gidatuak eta adin guztientzako hezkuntza jarduerak eta jolasak antolatu dira. Arratsaldean, Abetxuko Ikastolan Gasteizko barietate tradizionalen azterketa eta berreskurapenaren aurkezpena egingo dute 14:15ean, eta ordu erdi geroago, 15:15ean, Basaldeko produktuekin bazkaria egingo da (beharrezkoa izango da izena ematea). Gainera, adin guztietarako hezkuntza jarduera eta tailerrak izango dira.Arratsaldeko egitarauaren barruan, Juanma Gonzalez sariaren banaketa, txikientzat tokiko artoaren ehoketa, emakumeak buru diren esperientzia agroekologikoen inguruko mahai-ingurua eta ‘Afaltzeko taloen prestakuntza’ tailerra daude. Meren kantariaren kontzertuarekin bukatuko da eguna.Azkenik, Elikaduraren Gizarte Topaketaren 17. edizioa igandean amaituko da, urriaren 20an, Apilaizen egingo den Gaztainaren Merkatuarekin.