bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Artemisaren zati bat, Partenoian


Akropoliko Museoan, Partenoiaren marmolezko zati bat izango da ikusgai datozen zortzi urteetan, Fagan izenekoa, zehazki.

Adituen ustez, Artemisa jainkosaren irudiak falta duen oinaren eta azpiko tunikaren zatia da. Palermoko Antonino Salinas Museoarekin egindako akordio bati esker lortu dute lekualdatzea; izan ere, berreskuratutako zatia Sizilian zegoen ikusgai 1836. urteaz geroztik. (Giorgos KONTARINIS)