Egin planak
Hika antzerki konpainiaren “Tarara”
otsailak 9
Errenteriako eta Bilboko estreinaldien ondoren, Hika antzerki konpainiaren “Tarara” hamaika agertokitan izango da ikusgai datozen asteetan, besteak beste, Iruñeko Gayarre antzokian, otsailaren 9an.
Barkamenari buruz Josi Alvaradok idatzitako istorioa bada ere, beste hainbat hari mutur ere baditu: zahartzaroa, amatasuna, adingabeek jasandako sexu abusuak...
Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, thriller bokazioa duena eta poesiaren dardarak astintzen duena.