bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan Pasieran

Claudia Cardinale kalea


Claudia Cardinale aktorea italiarra da, baina Tunisian jaio zen, gurasoak Siziliakoak izanik Goleta herrian bizi baitziren, beste milaka siziliar bezala. Auzoari “Sizilia txikia” deitzen diote ordutik. Sergio Leone, Luchino Visconti eta Federico Fellini zuzendari italiarren musa izandakoak haurtzaroa Tunisian eman zuenez, bihotza erdibituta dauka, eta bere sorterriak ez du hori ahazten. Hala, Goletan omenaldia egin diote bere izena kale bati jarriz. Ospatzeko, bere filmak proiektatu zituzten eta erakusketa bat egin zuten. Feithi BELAID | AFP