Egin planak
Eduardo Galeanoren «Latinoamerikaren zain urratuak», euskaraz
Eduardo Galeanoren “Latinoamerikaren zain urratuak” liburua euskaratu du Iñaki Alegriak. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Itzulpena zer dela-eta egin nahi izan duen azaldu du Alegriak: «Liburua 1985an irakurri nuen eta esaldi batzuk itzuli nituen Komite Internazionalistekin, Nikaragua sandinistaren testuinguruan, antolatzen ari ginen erakusketa baterako. Eta iruditu zitzaidan liburu horrek euskaraz egon behar zuela. Beste inork egin ez duenez, 35 urte geroago, jubilazioaz baliatuta itzuli dut».
Latinoamerikaren zain urratuak
Eduardo Galeano
Iñaki Alegria (itzulpena)
UEU, 2021
358 orrialde. Euskara