Munduan pasieran

Arte garaikidea, Gizako piramideen parean

Gizako piramideak eta inguruak “Forever Is Now 2021” erakusketaren agertoki bihurtu dira berriki. Art D’Egypt erakundeak aurten antolatutako laugarren erakusketa da eta Egiptoko leku ikusgarri horretan egindako arte garaikideari eskainitako lehendabizikoa. Hainbat artistak instalazio handiak sortu dituzte basamortuko hondarretan.