Munduan pasieran
Maien altxorrak, jabeen esku
Alemania Saxonia-Anhalt estatuan 2020an aurkitutako maien garaiko zenbait altxor berreskuratu dituzte Mexikok eta Guatemalak. 250 eta 850 bitartean egindako estatua txikiak, platerak eta katiluak dira, besteak beste. Orain artean altxorrok bere esku zituen bildumagileak azaldu duenez, Leipzigeko merkatu batean erosi zituen 2003an.