bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Sistiagaren atzera begirako erakusketa, Kubo-Kutxa aretoan


Urtarrilak 28-Maiatzak 22

Jose Antonio Sistiagaren atzera begirako erakusketa batekin zabalduko ditu berriz ateak, 2022an, Donostiako Kubo Aretoak. Artistaren lanaren «ezinbesteko berrikuspena» eskainiko du, kontuan izanda, Kutxa Fundazioaren hitzetan, Sistiagak beti izan duela «izaera oso pertsonala» eta keinuaren kolorea eta askatasuna beti izan direla nabariak bere lanetan. Gaur Taldeko kideen artean bizirik dagoen artista bakarra da.