Munduan pasieran

Etxe bat alderantziz, ilusio optiko turistikoa

Fritz Schal austriarrak etxe bitxi samarra eraiki du Kolonbiako Guatavita herrian: etxe bat alderantziz. Artistak berak “Etxe eroa” deitzen dio, garuna nahastuz ilusio optikoa errealitate bihurtzen duelako. Erabilitako metalezko egiturak 18 tonako pisua du. Urtarrilean inauguratu zen, eta dagoeneko erakargarri turistiko bilakatu da. (J. BARRETO )