Munduan pasieran

“Game of Thrones” parkea

“Game of Thrones” amaitu eta hiru urtera, telesail ezagunari buruzko lehen parke tematikoa zabaldu dute Banbridge herri txikian, Belfastetik hurbil, bertako zenbait parajetan eszena ikusgarriak grabatu baitziren.

Seguruenik, George R.R. Martinek sortu eta HBO kate estatubatuarrak pantaila txikirako egokitutako Erdi Aroko fikziozko unibertsoaren jarraitzaileen meka bihurtuko da, baina telesail arrakastatsu bat sortzeko prozesuetan interesa dutenek ere biziki gozatuko omen dute. (PAUL FAITH)