Munduan pasieran

“Imagine Picasso Immersive”

San Frantziskon, Skylight at The Armory-n, “Imagine Picasso-The Immersive Exhibition” erakusketa berezia dago ikusgai. Orain arte esparru honetan egindako multimedia-esperientziarik handiena da, Picassoren margolanak ikuspegi artistiko garaikide batetik erakusten dituena.

Artistaren 200 pintura erraldoiren bihotzean sar daiteke bisitaria, xehetasunik txikienak ere metodo digitalen bidez arakatzeko. Etengabeko mugimenduan, badirudi obrek beren markoetatik salto egiten dutela, une batez, leku gehiagoren bila. Egia esan, bisitariek asko gozatzen dute. (JUSTIN SULLIVAN)