bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Kalkutako Kale Artearen Jaialdia


Berger Paints elkarteak antolatuta, Kalkutako Kale Artearen Jaialdia egin berri da, pandemiak eragindako bi urteko hutsunearen ostean.

Beraz, beste behin ere, horma-irudi koloretsuz eta artistikoz bete dira Kalkutako kaleak, Indiako hamaika tokitako hainbat arlotako artistak elkartuz.

Hirian zehar sakabanatutako grafitiak deigarriak dira oso, eta hiria gune dinamiko eta koloretsua bihurtu da azken urteotan zenbait egunez. D. SARKAR (AFP)