Munduan pasieran
Akrobaziak Gizako piramidean
![Mahmoud KHALED (AFP)](/media/asset_publics/resources/000/937/045/article_main_landscape/1007_check_009.jpg)
Egiptoko Aire Indarren Silver Stars eta Hego Koreako Black Eagles aerobatika taldeek ikuskizuna eskaini zuten Gizako piramideen inguruetan. Bi taldeek akrobazia-maniobrak egin zituzten herrialde bien arteko adiskidetasun harremanak islatzeko. Egiptoko monumentu hauen inguruan egin den estreinako aire-ikuskizuna izan zen eta 800 gonbidatu eta turistek ikusi zuten bertatik bertara.