07 OCT. 2022 Munduan pasieran Akrobaziak Gizako piramidean Mahmoud KHALED (AFP) Egiptoko Aire Indarren Silver Stars eta Hego Koreako Black Eagles aerobatika taldeek ikuskizuna eskaini zuten Gizako piramideen inguruetan. Bi taldeek akrobazia-maniobrak egin zituzten herrialde bien arteko adiskidetasun harremanak islatzeko. Egiptoko monumentu hauen inguruan egin den estreinako aire-ikuskizuna izan zen eta 800 gonbidatu eta turistek ikusi zuten bertatik bertara.