bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Hegaldia laburtu dute aurten zikoinek

Pintoko (Madril) zabortegian egin dute geldialdia ehunka zikoinek. Pierre-Philippe MARCOU (AFP)

Afrikarako bidean geldialdi bat izan behar zuena helmuga bihurtu zen uda honetan zikoina aunitzentzat. Iberiar penintsulako zabortegietan elikagai ugari aurkitu ohi dituzte hegaztiok eta, horri esker, haize ufada bortitzengatik arriskutsua zaien Gibraltarko itsasartea zeharkatzea ekidin dute aurtengo ezohiko beroaldian.