07 OCT. 2022 Egin planak Muguruzaren «Black is Beltza II: Ainhoa» filma, Azpeitian Urriak 8, 9 eta 10 Donostiako Zinemaldian Anoetako Belodromoan arrakasta osoz estreinatu ondoren, Fermin Muguruzaren “Black is Beltza II: Ainhoa” filma Azpeitiko Soreasu antzokian emango dute. Hiru emanaldi izango dira, urriaren 8an (22:00etan), 9an (19:30ean) eta 10ean (20:00etan), hain zuzen, eta sarrerak bost euroko prezioan eros daitezke.