Munduan pasieran
Jadezko itsasoa eta hango komunitateak arriskuan
![Simon MAINA (AFP)](/media/asset_publics/resources/000/937/041/article_main_landscape/1007_check_005.jpg)
Klima aldaketaren eta zentral hidroelektriko berrien eraginez, %10 egin du gora urak jada Turkanan, munduko basamortu-aintzirarik handienean. Horren ondorioz, Jadezko Itsasoa deritzonaren inguruan bizi diren El-molo komunitateko kideak urte gutxiko tartean bigarrengoz lekualdatu behar izan dituzte.