Munduan Pasieran

Duela 3.500 urte opioa erabiltzen zuten

Kristo aurreko XIV. mendeko zeramikazko objektuetan opioaren kontsumoaren froga zaharrenak aurkitu zituzten irailean. Zehazki, droga haluzinogeno hau Kanaango hileta-erritualetan erabiltzen zela frogatu dute adituek. Antzinako lurralde bat zen Kanaan, gaur egungo Israel eta Palestinako lurraldeak hartzen zituena. Ahmad GHARABLI