Munduan Pasieran

Ur-jauziak gainezka, euriteen ondorioz

Turista talde bat Iguazuko ur-jauzietan, munduko ikusgarri eta handienetakotzat jotzen dena. Irudian, Argentinako mugan dagoen Brasilgo aldea, Foz do Iguacutik gertu, Paranako estatuan.

Urrian, ohikoa baino ia hamar aldiz ur emari handiagoa izan zuten, eta, ondorioz, pasabide nagusietako bat itxi behar izan zuten. Ur-jauzien alde brasildarrak, Argentinako Misiones probintziaren eta Paraguaiko Ciudad del Este departamenduaren arteko mugan, bi milioi bisitari jasotzen ditu urtero. Nelson ALMEIDA