05 MAY. 2023 Egin planak Umorea nagusi, Leioako kaleetan Maiatzak 18-21 Kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien erakusleiho bihurtu da Leioako Umore Azoka, eta gero eta gehiago dira beren lanak lehen aldiz erakusteko azoka aukeratzen duten konpainiak, izan Euskal Herrikoak, izan nazioartekoak. Denera 17 dira parte hartuko duten bertako taldeak. Kanpkoak 22 dira. Kaleko emanaldiez gain izango da besterik: hitzaldiak, jardunaldiak, liburu aurkezpenak...