Munduan Pasieran

Hiri debekatua, pekingo beste altxorra

Turista talde txiki bat Pekingo Hiri Debekatua bisitatzen. Dinastien agintaldian, 1368tik 1911ra, enperadorearen zuzeneko senideak, zaindariak eta eunukoak ziren sar zitezkeen pertsona bakarrak. Hiritarrek erabat debekatuta zeukaten jauregira sartzea, eta inor saiatu eta aurkituz gero, exekutatu egiten zuten.

1924an, Feng buru zuen estatu kolpearen ondorioz, Puyi azken enperadoreak gaztelua utzi behar izan zuen. Urtebetera, publikoari irekitako museo kultural eta historiko gisa funtzionatzen hasi zen. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an, hobekien kontserbatutako eta munduko zurezko eraikinik zaharrenetakoa delako. GETTY