Munduan Pasieran

Koh Chang uharteko elefante asiarrak

Thailandiara itzulita, oraingoan Koh Chang uhartera, “Elefanteen Uhartea” esan nahi duena. Izena ez datorkio elefante basatiak daudelako, irlak duen elefante baten irudiaren antzeko erliebe malkartsuagatik baizik. Hala ere, bertara eraman zituzten elefante asiar batzuk daude uhartean, eta turistei horietako baten gainean ibiltzea eskaintzen zaie, oihan basatian eta hondartzetan galtzeko helburuarekin. Zenbait erakundek salatu egin zuten animalia horiek hezteko modu krudela. Jack TAYLOR