Munduan pasieran
Prambanan tenpluan, arte instalazio erraldoia
![](/media/asset_publics/resources/001/037/747/article_main_landscape/231006_pasieran_04.jpg)
Brian Donnelly artista estatubatuarrak, Kaws izenez ere ezaguna denak, tamaina handiko arte instalazioa sortu du Yogyakartako Prambanan tenpluaren aurrean, jendearen harridura eta begirada erakarriz. Asiako hego-ekialdeko tenplu hindu handienetako bat da eta Unescoren Gizateriaren Ondareen zerrendan dago.