AMIR MAKAR (AFP)
Munduan pasieran

Turismo “iluna” boladan dago

Garai batean, seguruenik, haurren topaleku zaratatsua eta koloretsua izan zen Nikosiako jolas parkeak gaur honako itxura du, tristea eta isila. Iluna.

Alabaina, turistak erakartzen ditu, azkenaldiotan “turismo iluna” modan dagoelako eta gero eta gehiago direlako hondamendiekin, tragediekin edo gerrekin lotutako lekuak bisitatzea gogoko dutenak.

Zipren, askok gai etikoak planteatzen dituzte praktika horri buruz; izan ere, Urbexeko esploratzaileek abandonatutako eraikinak bisitatzen dituzte, uharteen banaketa dela-eta jabeentzat eskuraezinak direnak.