JOEL SAGET (AFP)
Munduan pasieran

Madame Arthur kabareta, arriskutik at

Odile de Mainville artista frantziarrak Parisko Madame Arthur kabaret transformistan egiten du lan aspaldidanik.

Azken urteotan gauzak ez omen dira espero bezain ondo joan baina, dirudienez, desagertzeko zorian zegoen negozioa bezero gazteagoak erakartzen hasi da eta joera aldaketa horrek etorkizuna zertxobait argitu du. Bere esanetan, queer artistek izan omen dute zerikusirik.

Parisko kabaret transformistarik zaharrena da. 1946an zabaldu zituen ateak.